Un mundo feliz
Liburu hau 1932. urtean argitaratu zen. Idazleak ustezko etorkizuna nolakoa izango den azaltzen du. Orain ia 100 urte beranduago ikusten da gure gizarteak ez duela bide horretatik jarraitzen.
Liburua irakurri duen edozeinek antzemango zuen liburu honek zure etorkizunarengan pentsatzera eramaten zaituela.
Nire ustez liburuko historia utopikoa da, hau da, ez dela existituko inoiz. Pertsonek dugun ezaugarri esanguratsuena sentimenduak dira, baina liburuan azaltzen denez sentimendu horiek galdu egiten ditugu. Pertsonen baino makinen antza gehiago dugu gizakiok.
Liburuko gizartea orin dagoenaren oso desberdina da. Bizi guztia ibili gara entzuten drogak sartzea txarra dela etb baina liburuko pertsonaiek egunero hartzen dute soma izeneko droga bat.
Liburuan beste gauza arraro batzuk daude, umeak ez dira orain bezala sortzen. Idazlearen ustezko mundu horretan umeak prozesu kimiko baten ondorio dira.
Gizarte horretan pertsona batzuk ez dira ondo egokitzen eta erreserba batzuetan uzten zituzten. Azken baten munduan bi gizarte desberdin daude “normala” eta erreserbak.
Baina mik ulertzen ez dudan gauza da nola liburuan erabiltzen diren makinak eta beste hainbat gauza asmatu dituzten pertsonak nola bizi daitezke 3. munduan biziko balira bezala?
Liburu hau gomendatzen dut oso ondo etortzen delako pixka bat hausnartzeko, beraz liburuaz zerbait gehiago jakin nahi baduzu irakurri.

Zabaldu
del.icio.us